1. |
Ausardiarik ez
03:19
|
|||
Ausardiarik ez, beldurrak gainezka.
Geroak ekarriko duenaren kezka.
Hitzak barrenean gatibu, kolpean ihes egingo dizuten izu.
Inertziak gida zaitzan utzi duzu, ustez bizirauteko, guztiz ez hondoratzeko.
Era berean bila etengabe, patuak zer eskainiko dizun zai zaude.
Horrela jarraituko duzu maite, barrura begiratzen hasten zaren arte.
|
||||
2. |
Buelteri eusten
03:11
|
|||
HITZAK
Buruaren buelteri eusten
entzungor aurrera egin nuen.
Munduaren buelteri eusten
ahalegintzen orekarik ez galtzen.
Hanka biak lokatzetan
beherago ezin da eta,
noan hemendik.
Geruza bat bestearen atzetik erantziz,
nire antza duen zerbait ikusten hasi naiz berriz.
Izate behinena bera nire zai zen aspalditik,
bere ahotsa entzuteko garaiz nabil oraindik.
|
||||
3. |
Argilunak
04:43
|
|||
Lurrean, galaxiaren ertz hontan,
biraka, ardatz baten inguruan.
Berak erabakitzen du
ze alde erakutsi
eguzkiari.
Argia nori, itzala nori.
Zuk ere dituzun argi-ilunak
bere horretan utzi, bere horretan utzi,
ez uki.
|
||||
4. |
Biziraun
06:04
|
|||
Izarretan nola, behin izan zenaren argiak,
iraganekoen islak ez dit uzten ikusten.
Ta hautsa daramadala zanetan,
elektrifikatzen dena
argia dagit barrenetik
aski naiz azkenik.
Biziraun badiot honi,
biziraungo diot beste datorren horri.
Biziraun badiot honi,
biziraungo diot datorrenari.
|
||||
5. |
Laba ibaiak
03:12
|
|||
Eta bai, inoiz ezingo zara arrunta izan
ukitzen duzun dena pausatzen da denboran.
Ozeanoarenak dira begiak orain
korrontearen kontra ur haundiekin lehian.
Laba ibaiak, kraterrak egun
Laba ibaiak, bizitakoa han urrun.
Laba ibaiak, orbanak egun
Laba ibaiak, oroitzapenetan urrun.
|
||||
6. |
Zertarako iraun
05:11
|
|||
Zuk, ez duzu iraun nahi
luzaezinari tiraka.
Zuk, ez duzu izan nahi
dastaezina ahoan, behin eta berriz.
Zuk, ez duzu entzun nahi,
harmoniarik gabeko kantarik.
Zuk, ez duzu ukitu nahi
ukaezinik azalean.
Eta zertarako iraun?
|
||||
7. |
Ez eutsi
06:32
|
|||
Gu, antzinatik gentozenak
mundua gose egarriz begiratzen genuenak.
Arimak, elkarri lotuta
bizitza uneoro doinuz janzten.
Gu, noraezak harrapatu
eta abiadura zoroenean mutu estu gaitu.
Hitz hutsalez bete isiluneak
elkar ezin ulertu, arnastu beharra dugu.
Ez eutsi barne orruei.
Egon nadin adi diotenari.
Gezurretik gutxi.
|
||||
8. |
Lehenago iristeko asmoz
03:33
|
|||
Zaku honen lokarriak estuegi lotu dira
airea pasatzeko zirrikiturik ez da.
Ta bizia bizitua izan baino etena nahiago askok
zerua ozta-ozta ikusten da
ta bertara lehenago iristeko asmoz...?
Errautsetatik sortu herria.
|
MICE Eibar, Spain
Miren Narbaizaren proiektua duzu hau.
/////////////
Miren Narbaiza solo project.
BOOKING: info@airakamusic.com
www.mice.eus
Streaming and Download help
If you like MICE, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp