more from
Forbidden Colours Diskoetxea
We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lautada

by MICE

/
  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Lautada via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €20 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Ernaltzen 05:02
Hemen, errebelazio bat bezala espazioa eta denbora argiago ikusten dira Sentitzen ditut arnasten, soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain Hemen, ibilitako bideak zeharkatutako uneak argiago ikusten dira Hemen, gogoa nahi beste luza filamentu arteko hutsa errez beteko zenuke Sentitzen ditut arnasten, soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain Izarrarteko bidaia larruazalean kilima doinuak barrenean ateratzeko zain koloretako hautsen itzalak masailean ernaltzen Sentitzen ditut arnasten, soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain
2.
Inor begira izanda ere berdin egin nahi nuke Armak eman nahi dizkiguzue eskuak ondo lotu eta gero eta bost buru jakintsu, hamar begi zorrotz paperean luma ezarri orduko Armak eman nahi dizkiguzue eskuak ondo lotu eta gero eta bost buru jakintsu, hamar begi zorrotz tiro batzuk eman orduko Zer, zer behar duen esan klub berezituko gakoa izan ateak zabaldu eta itxi nahieran oinak beti bide egokietan Zer, zer behar duen esan armak armak izan eskuetan sua barreiatu nahieran zalantzarik gabe pausuak eman Zer, zer behar duen esan Ateak zabaldu eta itxi nahieran Egia beti gorputzean Inor begira izanda ere zuk ere berdin egin nahi zenuke inor begira izanda ere berdin egin nahi luke Inor begira izanda ere guk ere berdin egin nahi genuke inor begira izanda ere
3.
Ezin dizut aurpegira begiratu zure bidea ta nirea horrenbeste aldendu direnean Inoren kontura bizitzak ibiltzen dituzunean arima libreen errebindikazioz mozorroturik Orain ezin dut zure begiekin ikusi behin konpartitu genuen mundua Bide guztiak dute norantza bat, aizu lautadan zabal eta erosoak batzuk malkartsu aldapatsu deseroso gehienak barkaidazu maitea hauek aukeratzearren Ideien munduan galdu izan naizen arren koherentziak min egiten duen arren mendia ez da igotzen berriz ere jaitsi arte bitarteko guztia da ikasbide Ezin dizut aurpegira begiratu
4.
Izpi bakoitzak marra bat izpi bakoitzak tanta bat more, urdin gorri edo hori orriak dotore jantzi Nahikoa du bultzada bat haize ufada txiki bat nor bere patura askatu margotzeko bideak Oinez dabilenak soilik ikusiko du osorik zerua lurrean pausu bakoitza opari Negua udaberrituko da udaberrituko da
5.
Mintzaira 05:15
Muinak urtu beharrean herran edo nor bere larruan gozo nahiago kontzientzia aldiro alhatuz baino nahiago baretasunean sendo Garun honetan lekurik ez du mintzairak Eta ordu hil bat erakusten erlojua behelaino zerrendak muinoetan historiak oraina irensten du mintzaira zaharren hotsak gugan dirau Garun honetan lekurik ez du mintzairak Zoru honetan lekurik ez mintzaira zaharrak Damuak kulpak eta ego demak denak osatzeko gaitzak diren oinazeak ez dute lekurik orain Garun honetan lekurik ez du mintzairak Zoru honetan lekurik ez mintzaira zaharrak
6.
Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi zer zareten, zer dugun irentsi Zer da naturala, zer naturaltasuna aukera askea, libreki aukeratzea jokoaren arauak zureak ez badira batzuen ahotsak bakarrik entzuten badira ideologiarik gabeko ipuinak ideologia dira Emadazue jaten, bazka nazazue zuengandik ia dena onartu nezake Emadazue jaten, elika nazazue zuen haragiek zapore berezia dute Dena arina da, den dena arin doa dena faltsua da, den dena faltsutu da urazalean hanka puntetan gabiltza itsas sakonean itotzeko beldurra Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi zer zareten, zer dugun irentsi
7.
Ondotik pasatzean mugitzen duzun airea etenik gabe joan etorrian marea berezkoa duzunean dotorezia lauhazka izaki basatia Ezertan pentsatu ez duzun segundua eskuetatik ihes urre ur gazia zilar printza bat azalean distira giza begiak jasan ezin duen argia Margotu paretak zulatu zoruak lehertu legeak Margotu lerroak zulatu sabaiak lehertu pantailak Fokuen azpian bero begiak itxi eta gero ez iritzirik, ez juzkurik, ez minik egingo dizunik eta ze behar da ez dagoenean ezeren beharrik? Margotu paretak zulatu zoruak lehertu legeak Margotu lerroak Lahuazka izaki basatia
8.
Lautada 02:33
Hezetasunari lurrik utzi gabe gure azalek bat egin dute lautadan Hotzaren gozamena zer zen ez genekien artean zerua agertu zitzaigun hemen, zerua han lautadan Eta aho guztiarekin musu eman zenidan ahoan aho guztiarekin musu lautadan

credits

released March 1, 2023

gakobeltz hit faktorian grabatua eta ekoitzia joseba baleztenak, ibai gogortza eta miren narbaiza lagun.
mamia mastering-en jonan ordorikak masterizatua.
diseinua izukari.
azaleko argazkia: itziar bastarrika. argazki laguntzaile june baonza.

license

all rights reserved

tags

about

MICE Eibar, Spain

Miren Narbaizaren proiektua duzu hau.
/////////////
Miren Narbaiza solo project.

BOOKING: info@airakamusic.com
www.mice.eus

contact / help

Contact MICE

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like MICE, you may also like: