MICE

by MICE

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Ausardiarik ez, beldurrak gainezka. Geroak ekarriko duenaren kezka. Hitzak barrenean gatibu, kolpean ihes egingo dizuten izu. Inertziak gida zaitzan utzi duzu, ustez bizirauteko, guztiz ez hondoratzeko. Era berean bila etengabe, patuak zer eskainiko dizun zai zaude. Horrela jarraituko duzu maite, barrura begiratzen hasten zaren arte.
2.
HITZAK Buruaren buelteri eusten entzungor aurrera egin nuen. Munduaren buelteri eusten ahalegintzen orekarik ez galtzen. Hanka biak lokatzetan beherago ezin da eta, noan hemendik. Geruza bat bestearen atzetik erantziz, nire antza duen zerbait ikusten hasi naiz berriz. Izate behinena bera nire zai zen aspalditik, bere ahotsa entzuteko garaiz nabil oraindik.
3.
Argilunak 04:43
Lurrean, galaxiaren ertz hontan, biraka, ardatz baten inguruan. Berak erabakitzen du ze alde erakutsi eguzkiari. Argia nori, itzala nori. Zuk ere dituzun argi-ilunak bere horretan utzi, bere horretan utzi, ez uki.
4.
Biziraun 06:04
Izarretan nola, behin izan zenaren argiak, iraganekoen islak ez dit uzten ikusten. Ta hautsa daramadala zanetan, elektrifikatzen dena argia dagit barrenetik aski naiz azkenik. Biziraun badiot honi, biziraungo diot beste datorren horri. Biziraun badiot honi, biziraungo diot datorrenari.
5.
Laba ibaiak 03:12
Eta bai, inoiz ezingo zara arrunta izan ukitzen duzun dena pausatzen da denboran. Ozeanoarenak dira begiak orain korrontearen kontra ur haundiekin lehian. Laba ibaiak, kraterrak egun Laba ibaiak, bizitakoa han urrun. Laba ibaiak, orbanak egun Laba ibaiak, oroitzapenetan urrun.
6.
Zuk, ez duzu iraun nahi luzaezinari tiraka. Zuk, ez duzu izan nahi dastaezina ahoan, behin eta berriz. Zuk, ez duzu entzun nahi, harmoniarik gabeko kantarik. Zuk, ez duzu ukitu nahi ukaezinik azalean. Eta zertarako iraun?
7.
Ez eutsi 06:32
Gu, antzinatik gentozenak mundua gose egarriz begiratzen genuenak. Arimak, elkarri lotuta bizitza uneoro doinuz janzten. Gu, noraezak harrapatu eta abiadura zoroenean mutu estu gaitu. Hitz hutsalez bete isiluneak elkar ezin ulertu, arnastu beharra dugu. Ez eutsi barne orruei. Egon nadin adi diotenari. Gezurretik gutxi.
8.
Zaku honen lokarriak estuegi lotu dira airea pasatzeko zirrikiturik ez da. Ta bizia bizitua izan baino etena nahiago askok zerua ozta-ozta ikusten da ta bertara lehenago iristeko asmoz...? Errautsetatik sortu herria.

about

Miren Narbaizaren bakarkako lehen diskoa.

credits

released November 15, 2017

2017ko abuztua eta urria bitartean grabatua Berako Atala estudioan Iñigo Irazokirekin.
Ekoizpena: Joseba Baleztena.
Masterizazioa: Jonan Ordorika, Mamia estudioa.
Diskoaren azala eta diseinua: Izukari.

license

tags

about

MICE Eibar, Spain

Miren Narbaizaren proiektua duzu hau.
/////////////
Miren Narbaiza’s solo project.

contact / help

Contact MICE

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like MICE, you may also like: