1. |
Ernaltzen
05:02
|
|||
Hemen, errebelazio bat bezala
espazioa eta denbora
argiago ikusten dira
Sentitzen ditut arnasten,
soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain
Hemen, ibilitako bideak
zeharkatutako uneak
argiago ikusten dira
Hemen, gogoa nahi beste luza
filamentu arteko hutsa
errez beteko zenuke
Sentitzen ditut arnasten,
soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain
Izarrarteko bidaia
larruazalean kilima
doinuak barrenean
ateratzeko zain
koloretako hautsen
itzalak masailean
ernaltzen
Sentitzen ditut arnasten,
soma ditzaket zelatan harrapatzeko zain
|
||||
2. |
Inor begira izanda ere
03:51
|
|||
Inor begira izanda ere
berdin egin nahi nuke
Armak eman nahi dizkiguzue eskuak ondo lotu eta gero
eta bost buru jakintsu, hamar begi zorrotz
paperean luma ezarri orduko
Armak eman nahi dizkiguzue eskuak ondo lotu eta gero
eta bost buru jakintsu, hamar begi zorrotz
tiro batzuk eman orduko
Zer, zer behar duen esan
klub berezituko gakoa izan
ateak zabaldu eta itxi nahieran
oinak beti bide egokietan
Zer, zer behar duen esan
armak armak izan eskuetan
sua barreiatu nahieran
zalantzarik gabe pausuak eman
Zer, zer behar duen esan
Ateak zabaldu eta itxi nahieran
Egia beti gorputzean
Inor begira izanda ere
zuk ere berdin egin nahi zenuke
inor begira izanda ere
berdin egin nahi luke
Inor begira izanda ere
guk ere berdin egin nahi genuke
inor begira izanda ere
|
||||
3. |
Aurpegira begiratu
03:38
|
|||
Ezin dizut aurpegira begiratu
zure bidea ta nirea horrenbeste aldendu direnean
Inoren kontura bizitzak ibiltzen dituzunean
arima libreen errebindikazioz mozorroturik
Orain ezin dut zure begiekin ikusi
behin konpartitu genuen mundua
Bide guztiak dute norantza bat, aizu
lautadan zabal eta erosoak batzuk
malkartsu aldapatsu deseroso gehienak
barkaidazu maitea hauek aukeratzearren
Ideien munduan galdu izan naizen arren
koherentziak min egiten duen arren
mendia ez da igotzen berriz ere jaitsi arte
bitarteko guztia da ikasbide
Ezin dizut aurpegira begiratu
|
||||
4. |
Negua udaberrituko da
06:01
|
|||
Izpi bakoitzak marra bat
izpi bakoitzak tanta bat
more, urdin gorri edo hori
orriak dotore jantzi
Nahikoa du bultzada bat
haize ufada txiki bat
nor bere patura askatu
margotzeko bideak
Oinez dabilenak soilik
ikusiko du osorik
zerua lurrean
pausu bakoitza opari
Negua udaberrituko da
udaberrituko da
|
||||
5. |
Mintzaira
05:15
|
|||
Muinak urtu beharrean herran edo
nor bere larruan gozo nahiago
kontzientzia aldiro alhatuz baino
nahiago baretasunean sendo
Garun honetan
lekurik ez du mintzairak
Eta ordu hil bat erakusten erlojua
behelaino zerrendak muinoetan
historiak oraina irensten du
mintzaira zaharren hotsak gugan dirau
Garun honetan
lekurik ez du mintzairak
Zoru honetan
lekurik ez mintzaira zaharrak
Damuak kulpak eta ego demak denak
osatzeko gaitzak diren oinazeak
ez dute lekurik orain
Garun honetan
lekurik ez du mintzairak
Zoru honetan
lekurik ez mintzaira zaharrak
|
||||
6. |
Zer dugun irentsi
05:19
|
|||
Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz
gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi
zer zareten, zer dugun irentsi
Zer da naturala, zer naturaltasuna
aukera askea, libreki aukeratzea
jokoaren arauak zureak ez badira
batzuen ahotsak bakarrik entzuten badira
ideologiarik gabeko ipuinak ideologia dira
Emadazue jaten, bazka nazazue
zuengandik ia dena onartu nezake
Emadazue jaten, elika nazazue
zuen haragiek zapore berezia dute
Dena arina da, den dena arin doa
dena faltsua da, den dena faltsutu da
urazalean hanka puntetan gabiltza
itsas sakonean itotzeko beldurra
Saiatzen naiz, baina herran bizi naiz
gehiegi dakit eta orain ezin dut ahantzi
zer zareten, zer dugun irentsi
|
||||
7. |
Margotu paretak
04:19
|
|||
Ondotik pasatzean mugitzen duzun airea
etenik gabe joan etorrian marea
berezkoa duzunean dotorezia
lauhazka izaki basatia
Ezertan pentsatu ez duzun segundua
eskuetatik ihes urre ur gazia
zilar printza bat azalean distira
giza begiak jasan ezin duen argia
Margotu paretak
zulatu zoruak
lehertu legeak
Margotu lerroak
zulatu sabaiak
lehertu pantailak
Fokuen azpian bero
begiak itxi eta gero
ez iritzirik, ez juzkurik, ez minik egingo dizunik
eta ze behar da ez dagoenean ezeren beharrik?
Margotu paretak
zulatu zoruak
lehertu legeak
Margotu lerroak
Lahuazka izaki basatia
|
||||
8. |
Lautada
02:33
|
|||
Hezetasunari lurrik utzi gabe
gure azalek bat egin dute
lautadan
Hotzaren gozamena zer zen
ez genekien artean
zerua agertu zitzaigun
hemen, zerua han
lautadan
Eta aho guztiarekin musu
eman zenidan ahoan
aho guztiarekin musu
lautadan
|
MICE Eibar, Spain
Miren Narbaizaren proiektua duzu hau.
/////////////
Miren Narbaiza solo project.
BOOKING: info@airakamusic.com
www.mice.eus
Streaming and Download help
If you like MICE, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp