1. |
Errekastoa
03:52
|
|||
Ilunabarra nekati, itzalez margotu begi bi
egun guztiko eguzki zure epelaz igaroko loa nik.
Eta emeki, gerritik helduta
atzean utzi lur idorra, zilarrez jantzi errekastoa
dantzari doa.
|
||||
2. |
Orain barre, orain negar
05:08
|
|||
Leku ezberdinetan barrena
ibili nahi nuen,
neke gabe.
Hitzari esan nahia eman,
adierazi ahal izan,
gauzak esan.
Lekuak bihotza gozatzeko,
izenak mundua zehazteko.
Orain barre, orain negar.
Bazterretik bazterrerat,
kantuan bezala,
mundua da zabala.
Izendatu nahi zaituztet:
Goodge St., Haranbeltz,
leku gordeak.
Lekuak bihotza gozatzeko,
izenak mundua zehazteko.
Orain barre, orain negar.
Izenik ez nuen aditzen,
Babelgo dorrean
nengoen.
Gaur badakit zure izena esaten,
nondik nora nabilen,
orain badakit.
Lekuak...
|
||||
3. |
Laino ilunak
04:14
|
|||
Laino ilunak ikusten
goizean goizez zeruan
leihoak bustirik daude
hotzak hiltzen jeiki naiz
berririk ez dakar egun honek
kezka gabe hartuko det
kafesne bat lasai lasai
oraindik erdi lotan naiz.
Norbaitek ba ote du esan
gaur zerbait gertatuko dan
gure bizimoduak poztutzeko
edo agian aldatzeko
eguzkia alde batetik irten
eta bestetik sartzen da
baña bien bitartean
inork ez daki zertan dan
bakarrik berriz etorriko dela.
Laino ilunak, laino ilunak ikusten...
goizean goizez zeruan
leihoak bustirik daude
hotzak hiltzen jeiki naiz
egun berri bat daukagu hemen
orain bakarrik behar dugu
itxaropena zaindu eta inoiz ez galdu
egun denak ez dira berdin!
|
||||
4. |
Zarata
06:23
|
|||
Zarata emaria hasieran zena ezerezetik idatzia
arnasten dudan aire zuria da.
Zeneramatzan min zahar denak jada ez dute zugan bizi nahi,
zeneramatzan mintz zahar denak jada ez dute bizi nahi.
Ezer agindu gabe eman duzu dena,
barrua zabaltzerako bertan zinen jada.
|
MICE Eibar, Spain
Miren Narbaizaren proiektua duzu hau.
/////////////
Miren Narbaiza solo project.
BOOKING: info@airakamusic.com
www.mice.eus
Streaming and Download help
If you like MICE, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp